Segurako Udala. Turismo saila

Goibururako irudi 1
Goibururako irudi2
Goibururako irudi3
  • Nola iritsi

    Errepidez, Donostiatik zein Gaszteiztik bertaratu daiteke Madril eta Irun lotzen dituen N-I errepidean barrena. Bilbotik, berriz, AP-8 autopista Bergara arte, ondoren GI-632 errepidea Beasain arte, bertan, N-I errepidean sartu eta GI-2637 errepidearen bitartez,  eta Iruñatik Irurtzun-Ataun (Lizarraustiko portutik), Altsasu-Idiazabal (Etxegarateko portutik) edo Altsasu-Zegama (Otzaurteko portutik)  zeharkatuz.

    Distantziak ondorengoak dira :  Donostia 53 Km, Gazteiz 73 km eta Bilbo 96 km ingurura daude. Inguruko herri nagusienak berriz, Beasain-Ordizia 7-8 km tara daude.

    Trenez, Beasainen dago Renfeko geltokirik hurbilena. Tlf. Beasain 943 88 08 53. www.renfe.com

    Hegazkinez, 100 kilometrotako radioan hiru aireportu daude: Donostia, Gasteiz eta Bilbokoa.

    Itsas portuak bi dira : Pasaiakoa eta Bilbokoa.

    Autobusez, Goierrialdea enpresarekin Goierri osoan zehar ibilbideak daude. Segurako linea “Zegama-Segura-Yurre-Beasain-Ordizia” delarik. Tlf. 943 88 59 69. www.goierrialdea.com

    Taxiak, Beasaingo Tren Geltokian Tlf. 943 88 03 67 eta Seguran Tlf. 943 80 02 33   –   608 397 909.