Segurako Udala. Turismo saila

Goibururako irudi 1
Goibururako irudi2
Goibururako irudi3
  • Tradizio eta festa aipagarriak

    Segurako festa eta ospakizunak ugariak dira. Aipatu beharrekoak dira, batzuk herrikoiak direlako eta besteak ezaugarri bereziak dituztelako. Udalak urte osoko egitaraua argitaratzen du urtero.

    Hartzaren esnaera ospatzen da Seguran ostiral inauterian. Negu guztia lo igaro duen hartza, herrira jeisten da gosez janari bila. Kale Nagusi osoa igaro ondoren plazan bukatzen da ekitaldia hartzari agurra eginez. 

    Aste Santuko prozesioek, Ostegun eta Ostiral Santukoek, bizirik diraute Seguran. Kaleetatik zehar, belaunaldiz belaunaldi eta urte osoan zehar elizan gordetako irudiek desfilatzen dute nazareno, penitente, soldadu erromatar, musikari eta gainerakoekin batera.

    Udaberriko Lore eta landareen azoka martxoan ospatzen da. Lore, landare, lore zaintzako tresna, artisautza, e.a. saldu eta erakusten dira.

    Iparra-Hegoa kultur ekimenak Euskal Herriko zazpi probintziak elkartzen ditu, batik bat, kultura, musika, gastronomia eta euskararen inguruan. Martxoan ospatzen da.  

    Herriko festak San Joanetan (Ekainak 24) ospatzen dira eta ekintzaz beteriko egunak izaten dira (bertsolariak, pilota partiduak, bolo lehiaketak, musika, mozorro eguna, txirrindularitza, haurren jolasak, haurren danborrada, etab.).

    Segura Gure Erroetan Murgilduz Erdi Aroko Festa bi urtetik behin, uztailean antolatzen da. Hiribildu osoa ertarora itzultzen da. Kaleetako dekorazioa, atarietan garaiko lanbideak kokatuta, animaliak, herriko jendea garaiko arropekin jantzita, ea.

    Euskal Herriko Solteko Dantza Txapelketa (helduak) 1977tik ospatzen da Seguran. Euskal Herri osoko bikote dantzaririk onenak urrian Seguran zita izaten dute.

    San Nikolas Txiki Eguna (abenduak 6) haurren zaindaria den Santua gogoratzen da: sei urteko haurra Gotzain jantzi eta kalez kale umeez inguraturik Santuari abestuz joaten dira, bitartean, etxeetatik botatako gozokiak jasotzen dituzte.